En directo
Urte berezia izaten ari da honakoa Aitor Vacas Tolosako Irristaka taldeko patinatzailearentzat. Emaitza onak lortzeaz gain, bere proiektu propioa ere abian du gasteiztarrak. Donostiako Klasikan hirugarren izatetik dator, taldekide batek bigarren postua eskuratuta gainera. Emaitzarekin «pozik» azaldu da.
Taldeari dagokionean, denboraldia ona izaten ari dela azaldu digu. Alor pertsonalean, ordea, ezbehar txikiren bat izan du, hilabetez lehiatik kanpo utzi duena. Dena den, berriro ere bueltan da denboraldiko azken txanpari ekiteko.
Behobia izango du hurrengo hitzordurik garrantzitsuena. «Aurtengo gainera berezia izango da», Vacasen hitzetan. Izan ere, berak sortu berri duen taldeak ere parte hartuko du. “Eraldatuz Euskal Irristaketa” da Vacasek duela urtebete sortutako taldearen izena. Izenak berak garbi dioen moduan, «helburua patinaia eraldatzea da». Hori bai, «helburu printzipala patinaia sustatzea den arren, aurrera begira talde lehiakor bat bilakatzea ere bada asmoa». Aitzitik, patinaia talde bat sortzeak, kirol minoritarioa izan da, zailtasunak eta erronka ugari dituela gaineratu nahi izan du gasteiztarrak.