En directo
FiSahara Nazioarteko Zinema jaialdia ospatu berri dute, Tindufeko Errefuxiatuen Kanpalekuetan. 'Deskoloniza dezagun!' lelopean, FiSahararen XVII. edizioak 200 bat pertsona bildu ditu bost egunez, okupazioaz, gerraz eta herri baten etorkizunaz hausnartzeko.
Baina jaialdiaz haratago, hausnarketa horietan dihardute egunero-egunero Euskal Herriko hainbat elkartek; Saharako Gazteria Aktiboa elkarteak, adibidez. Fatimetu Zenan taldeko kidea da, eta Mendebaldeko Sahararen egoera azaltzera gonbidatu dugu.
«Saharar herriak 45 urte baino gehiago daramatza isilpeko gerro bat jasaten» esan digu Zenanek, eta isiltasun horretan dago gakoa. «Akaso ba al da gerra bat bestea baino gehiago? Akaso ba al da errefuxiatu bat beste bat baino gehiago; tamalez gaur egun bai» dio.
Horregatik Mendebaldeko Sahararen errealitatea zabaltzeko lanean ari dira jo eta ke. «Gure Historia liburuetatik errotik kendu duten orri bat da Saharar gatazka» aitortu digu. «Familai bereko kideak banatuta bizi dira; batzuk errefuxiatuko kanpamenduetan eta besteak Marokoko monarkiaren errepresiopean».
Gatazkari ahotsa jartzeko, 'Enfermeros en el Sahara' ekimena sortu dute. Horren inguruan aritu gara Fatimetu Zenanekin.