En directo

Garazi Castaño

Loari idatzitako eleberria onduko du Patxi Zubizarretak, Agustin Zubikarai sariari esker

Zubizarretak irabazi du 22. Agustin Zubikarai saria. Urtebeteko epea izango du idazleak “Gau otsoa” eleberria idazteko. Insomnioa izango da gai nagusia.

Audio_placeholder

Loari idatzitako eleberria onduko du Patxi Zubizarretak, Agustin Zubikarai sariari esker

Loading player...

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean emandakoa da Agustin Zubikarai saria. Aurtengo epaimahaia Leire Bilbaok, Ana Urkizak eta Xabier Mendigurenek osatu dute eta zortzi lanen artean hautatu dute Zubizarretarena.

Eleberriak insomnioa izango du ardatz. Protagonista nagusia Adela izango da, 45 urteko kazetaria; banandua eta ume baten ama. Lan egiten duen aldizkarirako loaren gaitzaren inguruko erreportaje bat idatzi beharko du eta horixe izango da tramaren abiapuntua. Hala ere, Adela ez da pertsonai bakarra izango; pertsona eta sare asko elkarlotuko dira istorioan zehar.

Saria urriaren 27an jasoko du Zubizarretak, arratsaldeko 18:00etan Literatur Amuak jardunaldien baitan egingo den ekitaldian. Ondarroako Kofradia Zaharrean izango da hitzordua. Ekitaldi berean aurkeztuko da iazko irabazlearen emaitza: Mikel Alvarezek “Euskalia” eleberria jendarteratuko du.

Jaurlaritza Logoa