En directo

Entrevista
PEIO DUFAU
CGT SINDIKATUKO KIDEA

«Totaleko borroka langile guztien soldata igoeraren borroka da»

Total Energies enpresako langileak soldata igoeraren aldeko greban daude murgilduta. Astearterako sektore guztietan elkartasunerako greba deitu dute, tartean Ipar Euskal Herrian. CGTko Peio Dufauk argi du, borroka hori «aurrekari» izango da inflazio altuaren aurrean langileen soldata igotzeko.

Audio_placeholder

«Totaleko borroka langile guztien soldata igoeraren borroka da»

Loading player...
Huelguistas a la entrada de un depósito de TotalEnergies al norte de Dunkerque.
Huelguistas a la entrada de un depósito de TotalEnergies al norte de Dunkerque. (Denis CHARLET | AFP)

CGTk ez du sinatu Total Energies enpresako buruekin findegietako langileek deitutako greba gelditzeko ituna. Peio Dufauk, sindikatu horretako ordezkariak esan digunez, Totalek «diru asko» irabazten du eta akziodunei banatzen die, baina langileei ez die soldata igo nahi. Are, udaberrian zuzendaritzak %50 igo zuen beraien soldata. 

Inflazioa goia jotzen, elikagaiak eta argindarra geroz eta garestiago, soldatak horren «tamainan» igo behar direla aldarrikatu du; beraz, soldatak langile guztiei igoarazteko mugimendua sortu behar dela.

Total Energieseko langileen kontra poliziak hartutako jarrera «onartezintzat» jo du Dufauk. Horregatik, elkartasunerako deia egin dute astearterako greba eguna konbokatuz. Gainera, salatu du erakunde eta enpresak langileak «zatitu» nahian dabiltzala, erregai eskasiaren errua langileei leporatuz. Alabaina, Dufauk esan du hilabeteak direla hitz egiten ari direla langileak zuzendaritzarekin, eta honek ez duenez aterabiderik onartzen, grebara jotzea deliberatu dutela.

«Totalen borroka gainontzeko sektoreentzat aurrekari izango da. Langileen borroka da. Komunikazio orokorrean zatitzen saiatzen ari dira, baina aitzina joan behar bagara, elkarrekin joango gara. langile guztientzat dira onurak, eta denak inplikatu behar dira. Greba indartsuarekin irabaziko dugu», amaitu du.

Jaurlaritza Logoa