En directo

Bigarren Kafea

«Ezerosoa izan daiteke filma, baina hori da bilatzen genuena»

Harrera ezinhobea izan du Mikel Gurrea zuzendariaren lehen film luzeak. Donostiako Zinemaldian aurkeztu du 'Suro', Katalunian grabatutako filma.

Audio_placeholder

«Ezerosoa izan daiteke filma, baina hori da bilatzen genuena»

Loading player...

Landa-eremuan, arteltz-basoetan, bizi dira Helena eta Ivan. Bizitzeko ikuspuntu desberdinetatik abiatuta, gatazka politiko ugariren inguruko film bat sortu du Gurreak. «Bikote harreman baten istorioa da, esfera intimo hori da muina; bereziki, idealismoa eta praktikotasunaren arteko tentsioa».

2010ean, ikasketak bukatu eta artelazkiak biltzen pasa zuen uda. «Testuraz eta soinuz oso aberatsa iruditu zitzaidan eremu hura; oso zinematografikoa eta kontraesan handikoa». Lehen film luzea egiteko unea iritsi zela erabaki zuenean, ideia hura berreskuratu zuen. 

«Filma subjektiboa da, bi ikuspegi dauzka. Abiapuntu bezaka ikuspuntu bakarra dago, bikotearena, bateratua, baina landa-eremura iritsi bezain pronto bitan banatzen da». Ikuspegi kontrajarri horien bitarteaz azaltzen ditu zuzendariak gatazkak. «Ezerosoa izan daiteke filma, baina hori da bilatzen genuena».

Helena eta Ivanek Mikel Gurrea beraren ezaugarri asko dituzte, baina «pertsonaiek bizitza propioa dute eta beraiek agintzen dizute zer bai eta zer ez» aitortu digu. «Nire funtzioa pertsonaiak maitatzea da; beraien akats guztiekin maite ditut, hori da nire betebeharra».  

24 egunez aritu ziren grabatzen, «famili giroan egin genuen» eta jendartean aurkeztu zuten, Sail Ofizialean. Abenduaren 2an iritsiko da zinema-aretoetara.  

Jaurlaritza Logoa