En directo

Bigarren Kafea

«Literatura zinera itzultzen saiatu naiz film honen bitartez»

Maria Elorzaren amari liburuak erori zitzaizkion gainera, eta hor istorio bat zegoela ikusi zuen zinemagileak. Emakumeei, liburuei eta, bereziki, poesiari omenaldia egin die Elorzak 'A los libros y a las mujeres canto' dokumentalean. 

Audio_placeholder

«Literatura zinera itzultzen saiatu naiz film honen bitartez»

Loading player...

Maria Elorzak dei bat jaso zuen behin; ama zen, istripu bat izan zuela esateko, liburuak erori zitzaizkiola eta ospitalean zegoela. Hortik abiatuta, abiapuntu xelebrea dirudien arren, Maria Elorzak dokumental bat egin du, 'A los libros y a las mujeres canto'.

Anekdota batetik film literarioa sortu du zinemagileak, poesia literatura generotik haratago doalako. Irudiak biltzen hasi zenean ohartu zen sakonagoa zen zerbait  zuela esku artean. Ama abiapuntua den arren, beste hiru emakumeren testigantzak bildu ditu; Loretoren, Vikyren eta Walen kontakizunen bitartez, literatura ulertzeko modu desberdinak erakutsi nahi izan ditu. 

«Filmeko protagonistak erabat libre utzi nituen banekielako oso ezberdinak zirela. Baina ezberdintasun horren baitan bada lotzen dituen zerbait; poesia». Bizitzaren bidez praktikan jartzen dute literatura; «Loretorekin banekien performancea egongo zela, Vickyrekin politika eta Balekin intimitatea». 

Lorategiak, erleak, sumendiak… Eta horrela materiala biltzen eta montatzen igaro ditu ordu asko Elorzak. Paradoxa dirudien arren, gidoia filma montatu ostean idatzi zuen, eztabaidak euren artean talka nola egiten zuten ikusi ostean. 

Jaurlaritza Logoa