En directo

Bigarren Kafea

«Gu ere izan gara tabuaren errudun, batzuk isiltasunarekin eta beste batzuk mitoekin»

Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren barruan egindako txosten batetik abiatuta, torturen inguruko dokumental bat egin du Ander Iriartek. Donostiako Zinemaldian aurkeztu du 'Karpeta Urdinak', Zinemira sailean. 

Audio_placeholder

«Gu ere izan gara tabuaren errudun, batzuk isiltasunarekin eta beste batzuk mitoekin»

Loading player...

Herriko pertsona baten gonbitari esker, ikerketa baten emaitzak ikustera joan zen Ander Iriarte eta errealitateak bere amets gaizto guztiak gainditu zituen. Aita torturatua izan zelaz jabetzean, shock egoeran erori eta galderak bata bestearen atzetik etorri zitzaizkion zinemagileari. 

Eusko Jaurlaritzaren muina informea egitea besterik ez zela ikustean, Iriartek frustazioa sentitu zuen, haratago joateko nahia. Esku artean zuena dokumental bihurtu zuen, baina elkarrizketa dokumental tradizionalen estetika apurtu eta formatu ezberdinak nahasi ditu. «Barrnekoa ondo estrukturatua nuen, ni naiz ikerketan aurrera egiten duena, eta ni aurrera joan hala ikusleak nirekin egiten du aurrera» esan digu. 

Ongizatea bermatu beharko lukeen sistema demokratikoaren itzalean ezkutatu den tortura sistematikoa dela azpimarratu du Iriartek, tortura gauzatzen duen indibiduo zehatzik ez dagoela gehituz. Bere dokumentalarekin, hasierako galderak erantzutea baino gizarteari beste zerbait ematea bilatu du 'Karpeta Urdinak' proiektuarekin. 

 

Jaurlaritza Logoa