En directo

Maite Bidarte

Paul Urkijo: «Euskal zinegile guztiek asko zor diogu Txema Areizagari»

Makina bat film egin zituen Txema Areizagak elektrikarien buru bezala, 200 baino gehiago, azkena Paul Urkijoren `Irati´. Merezitako omenaldia jasoko du Zinemira sariarekin Donostiako Zinemaldian, omenaldi kutsua hartuko du Euskal Zinearen Galak.

Audio_placeholder

Paul Urkijo: «Euskal zinegile guztiek asko zor diogu Txema Areizagari»

Loading player...
El donostiarra Txema Areizaga, jefe de eléctricos, director de fotografía y responsable de la empresa Argilun.
El donostiarra Txema Areizaga, jefe de eléctricos, director de fotografía y responsable de la empresa Argilun.

Euskal pelikulen zerrenda egiten baduzu, nekez aurkituko duzu Txema Areizagak parte hartu ez duen film bat. 1989an Antxon Ezeizaren `Ke arteko egunak´ filmean ekin zion bide profesionalari eta geroztik ez zen geratu. Azken lana ‘Irati’ izan zuen, Paul Urkijoren agindupean. Tartean, Julio Medemen `La Ardilla Roja eta Vacas´, Moriartiren `Handia´eta `Loreak´, Borja Cobeagaren `El negociador´ eta `Ocho apellidos vascos´ daude, besteak beste.
Txema Areizaga nor zen galdetuz gero, gizon eskuzabala zela nabarmentzen dute denek. Hala baieztatu du Irati filmeko zuzendari Paul Urkijok ere. «Nire lehen labur metraietatik hasi eta azken filmera arte aritu da Txema nirekin. Asko lagundu nau nire garapenean» esan du NAIZ irratian Urkijok.

Zuzendari gasteiztarraren ustez oso beharrezkoa eta merezia du Areizagak Zinemira saria, omenaldi polita dela nahiz eta «pena da modu honetan jasotzea» dio. Euskal zinegileak harekin zorretan daudela esan du, «super eskuzabala zen Txema. Nahiz eta bera izen handiko teknikoa izan beti lagundu izan du zinegile berriei. Tekniko moduan errodajera etortzen zen, edo materiala utzi....» gogoratu du Urkijok.

70. edizioko Zinemira sariak Txema Areizaga omentzeaz gain balioan jarriko du zinemagintzako alor teknikoa. «Instalazio elektriko osoa elektrikarien kargu geratzen da», argindarra eraman behar da lokalizazioetara eta horretarako proiektu bat garatu. Baina ez hori bakarrik «argazki zuzendariarekin harreman estua dute argiztapena zehazteko, `Irati´ filmean adibidez, ekaitzeko txismistak berak egin zituen».

Pasa den urtean hil zen Txema Areizaga bihotzeko baten ondorioz. Argilun enpresak baina martxan jarraitzen du, sektoreko enpresa nagusienetakoa izaten jarraitzen du. Egun, Balenciaga filma ari dira egiten Disney ekoiztetxearekin. 

Gaueko 22:30etan izango da Euskal Zinemaren Gala Victoria Eugenian. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak aurkeztuko dute eta Izaro abeslariak hartu du parte. Telebista publikoan eta Zinemaldiko atarian jarraitu ahal izango da gala zuzenean.




Jaurlaritza Logoa