En directo

Bigarren Kafea

'918 Gau'; Pertsonala eta kolektiboaren arteko mugan

Euskal Herriko estereotipoa apurtuz, fokoa beste leku batean jartzeko hautu ausarta egin du Arantza Santesteban zuzendariak '918 Gau' filmarekin. 

Audio_placeholder

'918 Gau'; Pertsonala eta kolektiboaren arteko mugan

Loading player...

«Hain pertsonala izateagatik eta gure herriko gatazkari hain lotuta egoteagatik» harrerarik izango ez zuelaren uste zuen arren, oihartzun handia lortu du Arantza Santestebanen '918 gau filmak'. Sari andana jaso ditu Donostiako Zinemaldira iritsi aurretik.

Egungo sortzaileen sortzerako pultsio hori ikuslearen espektatibez baldintzatua dago; nola izango den hartua, polemika sortuko duen... Finean, ertzak dituen gaiak jorratzeak eta pelikula ez konplazientea sortzeak berarekin dakarren tentsioaz aritu da Santesteban.

«Euskal Herrian kartzelaren gaia kolektibotasunetik sortzeko ohitura izan dugu, baina pertsona eta kolektiboaren artean gauza asko mugitzen dituen harremana dago eta zinemagileak muga lauso hauen artean nabigatzeko kontzientzia behar du» aitortu digu. 

Jaurlaritza Logoa