En directo
Pablo Gonzalez euskal kazetariak beste hiru hilabete emango ditu Poloniako kartzela batean preso, hala erabaki baitu asteon bertako epaile batek. Epe hori igarota, kasik urtebete egingo du espetxeratuta kazetariak, pasa den otsailaren 28an atxilotu zutenetik.
Ordutik makina bat pertsona izan dira kazetariaren egoera salatu dutenak; kalean bezala, instituzio ezberdinetan ere salatu izan dute kazetariaren egoera. Arbuiatze horretara batu da EuskalPEN kluba ere. NAIZ Irratian egindako adierazpenetan, Gonzalezen egoera «onartezina» dela esan du Laura Mintegik, EuskalPEN klubeko lehendakariak. Nazioarteko PEN klubekin batera, kazetariak bizi duen bidegabekeria salatu dute, nabarmenduz ezin dela ulertu nola kazetariak berak «ez duen ezagutzen zertaz akusatzen duten ere».
Polonia Europako Batasuneko herrialdea izanik, horrelako ekinbideek ez dutela lekurik esan du Mintegik, eta gogoratu du Euskal Herrian ezagunak ditugula horrelako praktikak: «Lehen ere espainiar Estatuak egin du adierazpen askatasunaren aurka». Zentzu horretan, nahigabez ikusi du orain arte Gonzalezen egoera argitzeko egin dituzten ahalegin eskasak.