En directo

Oinatz Aizpuru

Mercedesen batzuk «pozik» eta besteak sentsazio «gazi-gozoarekin»

Mercedeseko langileek aurreakordioa babestu ondoren sindikatu ezberdinengana jo dugu. CCOO Euskadiko Alfonso Riosek lantegiaren «etorkizuna bermatu» dela esan du; LABeko Mikel Diaz de Alda emaitza «gazi-gozoaz» mintzatu da; eta, ELAko Fernando Urbizuk tailerreko langileen emaitza azpimarratu du.

Audio_placeholder

Mercedesen batzuk «pozik» eta besteak sentsazio «gazi-gozoarekin»

Loading player...
Huelga de Mercedes Gasteiz en la plaza Virgen Blanca de la capital alavesa.
Huelga de Mercedes Gasteiz en la plaza Virgen Blanca de la capital alavesa. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Mercedesko langileek aurreakordioa babestu dutela jakin ostean, erreakzio ezberdinak. CCOOk historikotzat jo du emaitza, eta zoriondu egin ditu langileak horren alde egiteagatik; LABek eta ELAk aldiz, balorean jarri dute langileen jarrera, lan-baldintza duin batzuen alde borroka gogor egin dutela nabarmenduz

CCOOk «erabaki historikotzat» jo du aurreakordioari emandako babesa, diotenez, ezinbestekoa zelako enpresak inoizko inbertsiorik handiena egin dezan Gasteizen. Uste du sindikatu honek langileek lantegiaren etorkizuna bermatu dutela.

Naiz Irratiari eskainitako adierazpenetan Alfonso Rios CCOOeko Lan Osasuneko arduradunak «positiboki» baloratu du langileek eurek adostutakoa berretsi izana. Auto elektrikoa gailenduko den merkatu berri batean, lan harremanetarako eredu berri bat ere ezarri dutela ziurtatu du CCOOeko ordezkariak.

LABek langileek erakutsi duten «borrokarako grina» goraipatu du. Sindikatu honen arabera, «langileek erakutsi dute lan-baldintza duinen alde borrokatu dutela eta borrokatu nahi dutela»  eta hori jo du hurrengo hitzarmenetan lan-baldintza hobeak lortzeko bide gisa. Mikel Diaz de Aldak eta adierazi digunez, «sentsazio gazi-gozoa» utzi dio Mercedesen egindako bozketaren emaitzak.

Ez du uste Diaz de Aldak «hainbesteko hobekuntza» izan denik lan baldintzetan. «Gehiegizko malgutasuna» eta soldatak ez direla behar bezain beste berritzen, LABen atzeman dituzten arazo nagusien artean. Uste du LABeko kideak, gainerako enpresentzako «aurrekari arriskutsu» bat ezarri dela. Era berean, uste du argi utzi dutela langileak «prest» daudela euren lan baldintzak defendatzeko.

ELAk azpimarratu du lantegiko langileei aplikatuko zaiela lan hitzarmena eta hauek  aurreakordioaren aurka bozkatu dutela, 1.807 boto izan baitira kontra eta 1.639 alde.  Fernando Zubiri ordezkari sindikalak nabarmendu du, lan hitzarmen berriaren neurri gehienak lantegiko beharginei eragingo diela. Lan hitzarmenaren edukiez, gaineratu du plantillak behar zuela soldatak KPIaren arabera berritzea eta helburu hori «bete gabe» gelditu dela. 

Sindikatu honen arabera ere, «goraipatzeko modukoa» da langileek aurrera eraman duten borroka.

 

 



Jaurlaritza Logoa