En directo 03:00h - 05:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

05:00h - 09:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

09:00h - 11:00h

Bigarren Kafea

Bigarren Kafea

Iker Piris: «Entzuleen bihotzetara iristea da garrantzitsuena»

'Electra' da Iker Piris musikariak argitaratutako azken lana, Iker Piris and his Dual Electras izenpean. Proiektu pertsonala, bluesaren bitartez egindako barne bidaia bat. 

Audio_placeholder

Iker Piris: «Entzuleen bihotzetara iristea da garrantzitsuena»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Izan zitekeen Memphis, Luisiana, Mississipiko Delta. Baina ez da, belarriak engainatu daitezkeelako ere. Historiako western ezagunenetako asko Andaluziako basamortuetan grabatu ziren bezala, blues musika edozein lekutan egin daitek, arimatik sortzen baita. Eta hori egiten du Iker Pirisek. 

Piris gurean dugun blues musikari entzutetsuenetakoa. 2020ean, Iker Piris and his Dual Electras izenpean 'Electra' lana argitaratu zuen. Proiektu pertsonala, bluesaren bitartez egindako barne bidaia bat. Abdell B. Bop kontrabaxu jotzailearekin eta Andy Martin bateria jotzailearekin elkartu da diskoa osatzeko. «Frantzian musika estilo hau gehiago ezagutzen dute,  60ko hamarkadan musikari estatubatuar asko etorri zirelako».

Blues musikan oso ohikoa da erroak arakatzea, bertsioak jotzea edo aspaldiko abesti horiek berrasmatzea, bakoitzak bere joko-zelaira eramanez kantua. Baina Electrako abesti guztiak tolosarrak sortu ditu. «Moldaketa asko egiten dira bluesean, baina gustatzen zait oholtzetara igotzen naizenean neronek egindako kantak jotzea» esan digu.  

Bigarren Kafean elkarrizketa akustikoa eskaini digu. 

Jaurlaritza Logoa