En directo
Manex Agirre herrikidearekin buruz burukoa jokatu ondotik, Peru Abarrategi Sarrionandia aramaioarrak lortu du Arabako 2022ko bertsolari txapelketako txapela. Puntuetan oso hurbil ibili ziren biak, baita gainontzeko kideak ere, lehia estuaren seinale. Serapio Lopezek jantzi zion txapela irabazleari.
1997an jaioa, finaleko gazteena izan zen Abarrategi eta seguru kantatuz amaitu zuen bere buruz burukoa Manex Agirrerekin. 608 puntu poltsikoratu zituen, eta Agirrek, berriz, 602,5. Hirugarren, Oihane Perea, 413,5 punturekin. Jarraian Iñaki Viñaspre 410,5 punturekin, Xabi Igoa 402rekin eta, azkenik, finalista berria, Paula Amilburu 384rekin.
Maider Iantzi lankideak txapelketaren jarraipena egin zuen eta finala «atsegina eta arina» izan zela baieztatu du. Abarrategik txapela merezi oste zuen galdetuta, «erabat» dio. «Hasieratik bukaerara ibili nen ongi, joan zen hazten, hasi zen seguru eta bukatu zuen aske kantatzen, ikusten zitzaion gozatzen ari zela eta bertsolaria ikusten duzunean gozatzen zuk ere gozatzen duzu».