En directo

Naiz Irratia

Lehen Arreta eta legislatiboak hizpide

Gotzone Sagarduiren hitz polemikoen ondotik, Lehen Arretak bizi duen egoeraz eta horren inguruan eztabaida zabaltzearen beharraz mintzatu gara bi tertuliakideekin. Halaber, bistazo azkarra eman diogu frantziar Estatuko hauteskunde legegileei.

Audio_placeholder

Lehen Arreta eta legislatiboak hizpide

Loading player...
Lehen Arretako zerbitzu eskastea salatzeko mobilizazio bat
Lehen Arretako zerbitzu eskastea salatzeko mobilizazio bat (Monika Del Valle | FOKU)

Pili Kaltzada eta Julen Mendoza tertuliakideek uste dute ondo dagoela Lehen Arretaz eztabaidatzea, horrek ekar dezake zernolako osasun eredu edo sistema eraiki nahi den zehaztea. Baina kritiko mintzatu dira eztabaida zabaltzeko moduarekin. Izan ere, Gotzone Sagardui osasun sailburuak egindako adierazpenek arrabots handia sortu dute eragile sozial, sindikal zein politikoetan. Zentzu horretan, famili mediku eta Osatzen elkarteko kide den Mikel Bazak bere ikuspuntua azaldu digu; ez zaizkio «egokiak» iruditu Sagarduiren hitzak Mikel Baza famili mediku eta Osatzen elkarteko kideari: Osasun sistema egokitu beharrarekin ados dago, baina dio tentuz erreparatu behar zaiola nola egiten den. «Perfil profesional» gehiagoren beharraz mintzatu da.

«Panorama interesgarria» frantziar Estatuan

Hauteskunde legegileetako lehen itzuliak emaitza «interesgarriak» utzi dituztela azaldu dute biek; Ipar Euskal Herriaren perspektibatik, EHBaik izandako gorakada nabarmendu dute biek, baita ultraeskuinak izandako gorakadarekin. Kezka agertu dute azken honi begira. 

Frantziar Estatu mailan ekainaren 19an izango den bigarren itzuliari begira zernolako mugimendu ematen diren ikusi beharko dela gaineratu dute. 

Jaurlaritza Logoa