En directo

Deñe: «Nire esentzia galdu gabe, soinu modernoagoak txertatu nahi ditut etorkizunean»

18 urte ditu Deñe abeslari azpeitiarrak. 2019an 'Azken Agurra' kaleratu zuen, hiru kantuz osatutako lana. Orduz geroztik beste lau single argitaratu ditu. «Abesti nostalgiko eta tristeak egiten ditut, sentitzen dudana entzuleei transmititzeko». 

Audio_placeholder

Deñe: «Nire esentzia galdu gabe, soinu modernoagoak txertatu nahi ditut etorkizunean»

Loading player...

Berdin dio gitarra edo pianoa izan, biek ematen diote sormenerako bidea Deñe abeslari gazteari. Bata lehenago heldu zen, gero bestea; baina beti musika alboan duela. «Familiakoek ez dute musikaren munduan lan egiten, baina nik txiki-txikitatik musika eskolan izena eman eta musikarekiko gaitasuna garatu nuen». 

Zortzi urte zituela hasi zen pianoa ikasten, eta 14 zituenen iritsi ziren ahots eta gitarra heziketako ikasketak. «Pianoarekin konposatzen ditudan abestiak sakonagoak izan ohi dira» aitortu digu.

Askok 29. Maketa Lehiaketan ezagutu zuten, artean 16 urte zituela. Finalerainoko bidea egin zuen. 2019an 'Azken Agurra' kaleratu zuen, hiru kantuz osatutako lana. Orduz geroztik beste lau single, eta baditu esku artean plan gehiago. «Esentzia galdu gabe, soinu modernoagoak txertatu nahi ditut» kontatu digu. 

18 urte ditu Deñek, eta dagoeneko bere buruan lehen sorkuntzen eta azken sorkuntzen arteko aldea nabarituko du kantautore azpeitiarrak. «Hasierako letrak ingurukoen gertakarietan oinarrituta idazten nituen, orain nire esperientzia propioetatik». 

Bigarren Kafean bere ibilbide musikalaz eta etorkizunaz aritu gara.

Jaurlaritza Logoa