En directo

Bigarren Kafea

Kike Amonarriz: «Entzuteko, hitz egiteko eta ezagutzeko aukera emango du Mintza Egunak»

'Probatu ez duenak... ez daki zer den hau!' lemapean ospatuko dute Igandean Mintza Eguna Hendaian. Hogeita hamar urte betetzear dira Donostiako Bagera Elkarteak lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zituenetik. Festa giroan egingo zaie eskertza milaka mintzalagunei. 

Audio_placeholder

Kike Amonarriz: «Entzuteko, hitz egiteko eta ezagutzeko aukera emango du Mintza Egunak»

Loading player...

Gaur egun 6000 pertsonatik gora elkartzen dira Euskal Herria osoan astero euskarazko mintzapraktika egiteko. Sarean berriz beste 1000  inguru aritzen dira. Zifrak erraldoi bihurtzen dira azken 30 urte hauei erreparatuz gero. 

 

Azken bi urteotan sarea izan da momentu batzuetan elkartzen jarraitzeko aukera eman duen sistema, baina aurrez aurre berriro aritzeko premia eta gogotik ospakizuna izango da Hendaian. 

 

Euskalzaleen Topaguneko buru den Kike Amonarrizekin aritu gara igandeko egitarauaren inguruan eta baita erakundetik abian dituzten beste hamaika erronkei buruz hizketan.  

Jaurlaritza Logoa