En directo

Bigarren Kafea

GATOM: «Musika ulertzeko modua desberdina da Mauritanian»

'A' izeneko diskoa argitaratu berri du Gatom rap abeslari bizkaitarrak. Mauritanian sortu du lana, eta han ikasitakoa islatu du hitzetan.

Audio_placeholder

GATOM: «Musika ulertzeko modua desberdina da Mauritanian»

Loading player...

A letra ardatz hartu eta letra horrek dituen konotazio eta iradoki dezakeenaren inguruan sortu du Iñigo Iriondo Gatomek bere disko berria. Hain zuzen ere, 'A' izenburua jarri dio eta diskoa osatzen duten zazpi abestien izenburuetan A bokala soilik irakurri daiteke. Abiapuntu hitza ere A letrarekin hasten da eta orain arte gauzak egiteko zuen modua aldatu eta bide berriak jorratzeari ekin dio Gatomek disko honetan.

«Azkenean, badaude beste diskoetatik datozen elementuak, baina beste kultura batetik sortu dut lan hau» esan digu abeslariak. Mauritanian sortutako, grabatutako, ekoitzitako eta nahastutako abestiak dira. Hilabeterako joan eta azkenean bost pasa ostean itzuli da eta bertan xurgatutakoa islatzen du A diskoak.

«Mauritanian beste era batera egiten dituzte gauzak» kontatu digu, nahiz eta desberdintasun hori ez den guk usten duguna. «Pentsatzen dugu han ez direla gauza asko egongo, baiana hemengo home estudioen eta hangoen artean ez dago alde handirik» esan digu Gatomek. «Musika ulertzeko modua da desberdintasun handiena».

Hori guztiaren inguruan hitz egiteko eta diskoko abesti batzuk zuzenean erakusteko gonbidatu dugu Bigarren Kafeko laborategira Iñigo Iriondo, Gatom.

 

Jaurlaritza Logoa