En directo

NAIZ Irratia
Entrevista
Maritxu Paulus Basurco
Jakes Esnalen abokatua

«Argi gelditu da edozer erabili dezaketela Jakes Esnal espetxean mantentzeko»

Ekainaren 9an eman behar du ezagutzera Pariseko Dei Auzitegiak 31 urte preso daramatzan Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun eskariaren inguruko erabakia. Euskal presoak aurre egin beharko dien aukera ezberdinak aztertu ditu NAIZ Irratian Maritxu Paulus Basurco Esnalen abokatuak.

Audio_placeholder

«Argi gelditu da edozer erabili dezaketela Jakes Esnal espetxean mantentzeko»

Loading player...
Maiatzaren 19an Jakes Esnalen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zen Donibane Lohizunen.
Maiatzaren 19an Jakes Esnalen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zen Donibane Lohizunen. (BOB EDME )

Fiskaltza izan da orain arte batik bat euskal presoen baldintzapeko askatasunaren kontra agertu eta nolabait kaleratzea ekidin duena. Oraingo honetan, segurtasun neurrien batzordeari galdetzea proposatu du?

Bai. Oroitu behar da auzitegiak berak ez zuela onartu 2020ko irailean baldintzapeko askatasunerako eskaera, Esnalen kasua ez zelako pasa Ebaluazio Zentro Nazionaletik. Horren aurrean Frantziako Auzitegi Gorenera jo genuen eta honek esan du ebaluazio hori ez zela derrigorrezkoa. Berriz joan gara gorte berdinaren aurrera eta honek aurreikusten du berriz ere segurtasun neurrien batzordeari iritzia eskatzea. Dagoeneko jaso dugu iritzi hori eta aldekoa da.

Batzorde horrek eman zion beraz oniritzia eta berriz ere eskatu dizuete iritzia eskatzeko. Baina ez dago erantzuna emanda jada?

Hori da azaldu duguna, badagoela eta harago, iritzi bat besterik ez dela azaldu dugu eta ezin duela hori izan azken erabakia, epaileek hartu behar dutela. Denbora galtze bat da, ez du ezer ekarriko. Modu bat da adostasun eza erakusteko Auzitegi Gorenak hartu duen erabakiarekiko. Ezin da ulertu denbora galtze hori eta guk ez dugu denborarik galtzeko.

Zer aurreikuspen duzue epaiari dagokionez?

Erabakia ekainaren 9an da eta hiru aukera ditugu: lehena erabateko ezezkoa ematea baldintzapeko askatasun eskariari. Bigarren aukera berriz ere Ebaluazio Zentro Nazionalaren iritzia eskatzea, ulertuko ez genukeen aukera. Hirugarrena, auzitegiak onartzea baldintzapeko askatasunerako eskaera.

Bigarren kasuaren alde egingo balute, prozedura urte batez edo bi urtez luzatu liteke. Lehen kasuaren alde egingo balute, dena zerotik hasi beharko genuke. Kontuan hartu behar da 71 urte dituela Jakesek, 31 urte egin dituela espetxean eta bere kondena Espainiar Estatuan bete izan balu kalean egongo litzatekeela.

Zein da Fiskaltzaren jarrera une honetan?

Bat egin du Pariseko Dei Auzitegiak proposatutakoarekin, nola ez. Bat egin du azkenean kritikatuz erabat Gorenaren erabakia. Hori harrigarria da, legelariok errespetatu behar ditugu Gorenaren ebazpenak. Egoera benetan berezian gaude Ipar Euskal Herrian. Argi gelditu da edozer erabili dezaketela erabakia atzeratu eta Jakes Esnal espetxean mantentzeko.