En directo

Ion Garate - Peli Lekuona

Joseba Ezkurdia konfiantza askorekin final handirako

Joseba Ezkurdiak lehen aldiz jokatuko du Buruz Buruko Txapelketako finala, bere aurkari izango den Lasok bezala. «Gogotsu, ilusioz eta konfiantzaz beteta» azaldu da arbizuarra Nafarroa Arenan jokatuko den final handirako.

Audio_placeholder

Joseba Ezkurdia konfiantza askorekin final handirako

Loading player...
Ezkurdia Zabaletaren aurkako apirileko partidan
Ezkurdia Zabaletaren aurkako apirileko partidan (Idoia Zabalea | FOKU)

Lehen aldiz ariko da Joseba Ezkurdia Buruz Buruko final batean. Lau eta Erdikoan zein Binakakoan bina txapel jantziak ditu, kaiolako biak Nafarroa Arenan hain justu. Jakaren aurka erakustaldi latza ematetik iritsiko da arbizuarra finalera, baina Laso faborito dela adierazi du: «final guztietan dago eta egungo txapelduna kanporatzetik iristen da». Dena den, «gogotsu eta konfiantza askorekin» azaldu da Aspeko aurrelaria NAIZ irratian.