En directo

Bigarren Kafea

Piztiak: «Ilusioa ez dugu galdu, pixka bat zoratuta gaude»

´XXX´izeneko diskoa kaleratu berri du Piztiak taldeak. 30 urte pasa dira lehen lana argitaratu zutenetik, eta hiru hamarkada hauen errepasoa egin dute Bigarren Kafea saioan.

Audio_placeholder

Piztiak: «Ilusioa ez dugu galdu, pixka bat zoratuta gaude»

Loading player...

19 kantuz osatutako bilduma kaleratu du Piztiak taldeak: ´XXX´, 30 zenbaki erromatarretan; 1991atik hona talde gisa bete duten adinaren adierazle. Ondarrutarren zortzigarren lana da hau;  'Huts Nazazu' izan zen lehena, 1991 urtean, eta urtebete beranduago argitaratu zuten 'Hasi Orduko'. 1998 eta 1999ean iritsi ziren 'Argia eta Itzala' eta 'Zero'. Eta milurte berriarekin bat azken hiruak: 'Euriaren Zain', G'abeko Kalapitxixak' eta 'U'. 

Disko horiek guztiek hartu, eta bilduma bat egin dute 'XXX' lanean. Horiei, bi sorkuntza berri gehitu dizkiote: 'Barrun barrukuk' eta 'Begietara Begiratu'. Talde gutxik gainditzen dute 30 urteen langa, baina Piztiakideek sekretua argi dute: «Errespetua, askatasuna eta lagunak izatea» dio Josu Aranbarrik. 

«Guk testuinguru honetan ezagutu genuen elkar; institutoan, musikaz hitz egiten, eta horretan jarraitzen dugu» kontatu digute. Lan «arkeologiko» handia egin dute azken disko hau osatzeko; abestiez gain, argazki zaharrak berreskuratu dituzte. «Taldekide modun eta kolaboratzaile modun pasatakoei aitortza egin nahi izan diegu» esan digu Txomin Uribek. 

Bigarrean Kafean izan ditugu Josu Aranbarri eta Txomin Uribe, 1991etik, hasieratik Piztiakide izandakoak. 

Jaurlaritza Logoa