En directo

Antonio Iriarte

AEBetako One Hit Wonderrak

AEBetako One Hit Wonderrak errepasatu ditugu Global Musik-eko 66. saioan. Alegia, kantu bakarrarekin arrakasta lortu zuten taldeak hartu ditugu hizpide.

Audio_placeholder

AEBetako One Hit Wonderrak

Loading player...
The Blangles taldeak Sydneyen eskaini zuen kontzertuan
The Blangles taldeak Sydneyen eskaini zuen kontzertuan (The Blangles taldea)

Global Musik-eko azken saioetan One Hit Wonder taldeak ditugu hizpide. Alegia, kantu bakarrarekin goia jo duten taldeen zerrendak egin ditugu, eta noski arrakasta lortu zuten kantu horiek aditu. Aurreko saioan Britainiar doinuak errepasatu genituen eta 66. saio honetan AEBetako doinuak errepasatu ditugu. Hauek aukeratutakoak.

Toy soldiers - Martika

Walk on the wild side - Loud Reed

Tell Him - The exciters

The Shoop shoop Song (It´s in his Kiss) - Betty Everett

Manic Monday - The Bangles

I Can Help - Billy Swan

Take me Home, Country Roads - John Denver

 

Nafarroako uzta ere errepasatu dugu. Lilo taldearen hirugarren kantua ezagutu dugu, diskoa oraindik ez dute kaleratu. 'Ur eta argi' da kantuaren izena. Modus Operandi eta Iseo & Dodosound taldeei ere tartea egin diegu.