En directo

Naiz Irratia

«Le Penek ez ditu bozak galera bat bezala ikusi, garaipenera heltzeko urrats gisa baizik»

Macron presidente berrautatua izan eta biharamunean egin dugu utzitakoaren balantzea Eguzki Urteaga soziologoarekin. Bi idei azpimarratu ditu: ultraeskuinaren mehatxuaren aurrean, ezkerreko sektore batek Macron babestu duela, eta gurera begira, gutxiengoa izanik, errotzen ari dela ultraeskuina IEHn

Audio_placeholder

«Le Penek ez ditu bozak galera bat bezala ikusi, garaipenera heltzeko urrats gisa baizik»

Loading player...
Le Pen bart gaueko hitz hartzean
Le Pen bart gaueko hitz hartzean (CHRISTOPHE ARCHAMBAULT | AFP)

Aurreikuspenek ziotena berretsi da: Emmanuel Macronek irabazi ditu hauteskunde presidentzialak, hein batean, Eguzki Urteaga soziologoak dionez, ezkerretik jasotako babesaren ondorioz: «Lehen itzuliko emaitzak aintzat hartuta, bere alde egin zutenak gehi bere aldeko botoa ematera deitu dutenak, %41era heltzen zen. %58a lortu du, beraz, horrek esan nahi du lehen itzulian Jean Luc Melenchonen alde botoa emandako kopuru esangurtasu batek Macron babestu duela orain».  

Macronen garaipenak, edonola, ez du errealitate gordina ezkutatzen: Marinen Le Pen ultrakontserbadoreak «hazkunde betean» jarraitzen du, garapena hortxe dago Urteagaren arabera; 2002an Jean Marie Le Penek botoen %17 jaso zituen, bere alabak 20 urte beranduago %42. «Le Penek ez ditu ikusi hauteskundeok galera bat bezala, garaipenera heltzeko beste urrats bat bezala baizik».

Hauteskunde legegileetara begira

Hauteskunde presidentzialak igarota, ekaineko hauteskunde legegiletara begira jarri dira hautagai nagusiak; «hirugarren itzulia» izango dira, Urteagak dioenez. Bere irudiko, ez dago hain argi gehiengoa lortuko duenik Asanblada Nazionalean. 7 aste barruko lehia «oso zabalik dator» eta hautagai ezberdinak hasi dira mobilizatzen euren inguruan bloke kontserbadore eta aurrerakoiak eraiki nahian, soziologoaren hitzetan. «Deigarrai zain da nahiz eta igandeko hauteskundeetan hautagaiak ez izan, Jean Luc Melenchon edota Eric Zemmourrek hitza hartu zutela atzokoan, biak ere ekaineko hauteskundeetara begira proiektatzeko. Batak ezkerrera begira, besteak eskuinera begira, indarrak batzeko deia egin dute. Argi dago oposizioa estrukturatzen hasia dela».

Hauteskunde presidentzialak irabazi bai beraz, baina gobernagarritasuna ez du bermatuta Macronek, gero eta errotuago dagoen eskuin muturraren aurrean. Zentzu honetan etxera begira ohar batekin amaitu du analisia Urteagak, ohartaraziz «%11ko hazkundea» izan duela eskuin muturrak Ipar Euskal Herrian.

 

Jaurlaritza Logoa