En directo

Korrika ZUZENEAN

22. Korrika Amurrion hasi eta Donostian amaituko da martxoaren 31 eta apirilaren 10 artean. NAIZek zuzenean eskainiko ditu hasiera, bukaera eta tarteko une garrantzitsuenak. 

Amurrioko AEK-ko irakasleek eraman dute lekukoa lehen kilometroan.
Amurrioko AEK-ko irakasleek eraman dute lekukoa lehen kilometroan. (Raul BOGAJO | FOKU)

Ostegunean abiatu da NAIZ Irratiaren emanaldi berezia Amurriotik. Bigarren Kafe berezia izan da Korrikaren hasieratik bertatik, 22. edizio honen lehen pausoak jasoaz, eta horren ostean zuzeneko emisioari helduko diogu Donostiara heldu arte.

Lekukoaren etengabeko jarraipena egiten ari gara, NAIZ eta NAIZ Irratia Arrosa sareko irratiekin eta Hamaika Telebistarekin elkarlanean.

Jarraipen berezi honen puntu gorena amaiera egunean izango da. 22. edizio honen azken kilometroak jarraitzeko saio berezia eskainiko dute NAIZek eta NAIZ Irratiak Donostian. Gainera, Zuloaga plazan euskalduntzearen aldeko ekimen erraldoi honek merezi duen ospakizuna osatzeko NAIZ gunea ere izango da, kontzertu eta animazio eskaintza zabal batekin.

Jaurlaritza Logoa