En directo

Bigarren Kafea

Imanol Arabaolaza: «Klownak nere burua ezagutzeko aukera asko eman dit»

Audio_placeholder

Imanol Arabaolaza: «Klownak nere burua ezagutzeko aukera asko eman dit»

Loading player...
Imanol Arabaolaza Ahoz Aho jaialdian.
Imanol Arabaolaza Ahoz Aho jaialdian. (Intujai Teatro.)

Nola heltzen da mundu gris batean lan egiten duen pertsona bat, ipuinen mundu koloretsuetara? Ingeniari lana ipuin-kontalari eta klown-arekin nahasten ditu Imanol Arabaolazak eta berak dioen bezala, «jendeari atentzioa deitzen dio asteburuan klown, edo pailazoarena egiten egon naizela esateak». 

Tolosako antzerki tailerrean «10 urte» daramatza, eta bertan aritzea esperientzia ederra dela dio. «Tolosako tailerreko berezitasuna da edade ezberdinetako jendea elkartzen gerala, bakoitzak berea ematen du, batzuek esperientzia, besteek gazteen energia, etab. Ederra da».

Antzerki taldearekin alde batetik bestera ibili da,  eta «antzerki mundua ezagutzen hasi eta leku ezberdinetara joateko aukera izateak antzerkiak zerbait berezia daukala sentiarazi zidan». Ttanto nor den galdetzean hunkitu egin da Imanol. Nor da ba, Ttantto? «Nere klown-a oso berezia da. Sudurra janzteak eta Ttanttok nere burua ezagutzeko aukera asko eman dit». 

Aurten Ahoz Aho jaialdian X. Ipuin Narrazio Lehiaketaren irabazlea izan da, eta kalabaza jaso du. Finalean baino gehiago disfrutatu omen zuen sailkatze faseetan, baina gozatu zuela ere onartu digu. 

Saioarekin amaitzeko lurralde berezi batera eraman gaitu bere ipuinarekin eta mezu garbi bat utzi digu «probatu, gozatu eta zabaldu ipuinak». 

Jaurlaritza Logoa