En directo

Naiz Irratia

«Ez da momentua barnealdeetan maskara kentzeko»

Asteazkenero legez, Haria 1etik igaro dira Izortze Santin eta Koldo Gartzia zientzialariak. Egoeraren azterketa egitearekin bat, maskara barnealdeetan kentzearen erabakiaz eta estoldetako uren analisiez mintztau gara eurekin. ‘Tximeleta azala’ gaitza arintzeko azken aurrerapenez ere jardun dugu. 

Audio_placeholder

«Ez da momentua barnealdeetan maskara kentzeko»

Loading player...
Momentuz atzeratu egin dute maskararen derrigortasuna kentzeko erabakia Hego Euskal Herrian
Momentuz atzeratu egin dute maskararen derrigortasuna kentzeko erabakia Hego Euskal Herrian (GETTY)

Egoeraren analisia baikorra egin dute Izortze Santin eta Koldo Gartziak; eboluzioa «espero moduan doa», esan dutenez, gehituz gauden egoeran baino hobeto egotea «zaila» izango dela. Zentzu horretan, momentuz maskara barnealdeetan kentzearen aurka agertu dira biak ala biak. 

Estoldetako uren analisietan gehiago sakondu dugu tertulian; aurreko asteko tertulian baliatu daitekeen neurria dela azaldu zuten, eta gaur eman dituzte horretarako arrazoiak: «Uneotan Tuteran, Gasteizen eta Bilbo Handian egiten dituzte ur araztegietan analisiak; ez dute egoeraren argazki erreal-erreala ematen, horretan eragin dezaketen faktore asko daudelako; baina ideia nagusi bat egiteko balio dute». Horregatik diote biek interesgarria litzatekeela analisi hauek araztegi gehiagotara zabaltzea. «Egiten errazak» direla gaineratu dute.  

Tximeleta azala

Pandemiaz harago, Epidermolisis bullosa gaitzaren inguruan ere jardun gara, ezagunago 'Tximeleta azala' deitzen zaion gaixotasun gogorraren inguruan. Bere alaba txikiak pairatzen duen gaitza zertan datzan azaldu du Pedro Alzola arrigorriagarrak; beti «kaltearen eta onuraren artean» bizi direla azaldu du, bere alabak mendian ondo pasa dezakeela esanez, baina harkaitz guneetan kontuz ibili behar duela gehituz. Izan ere, edozein erorketa txikik zauri larria eragin diezaiokela azaldu du, eta hilabateak eman hura sendatzeko. 

Esperantza agertu du izan diren azken aurkikuntza medikoengatik: terapia geniko baten bitartez, zaurietan gauxo hauek falta duten kolageno kopuru extra bat jasotzen dutela azaldu digute gure zientzia adituek, aurrerapena «oso handia» dela gehitzearekin batera. Honekin pozik agertu da Alzola ere, nahiz eta erabateko sendagaia ez izan, gaixoentzat aringarria dela azalduz. 

Jaurlaritza Logoa