En directo

NAIZ Irratia

«Covid-arekin elkarbizi behar badugu, har ditzagun hainbat neurri»

Azken asteetan zerbait argi geratu bada, birusarekin elkarbizi beharko dugula da; horregatik diote adituek posible dela hainbat neurri hartzea horren inpaktua txikiagotzeko, estoldetako uren analisiak egitea, esaterako. Izortze Santin eta Koldo Gartziarekin mintzatu gara gaiaz. 

Audio_placeholder

«Covid-arekin elkarbizi behar badugu, har ditzagun hainbat neurri»

Loading player...
Herritarrak paseoan, konfinamendua bertan behera geratu zen egunetan. (Marisol RAMIREZ/FOKU)
Herritarrak paseoan, konfinamendua bertan behera geratu zen egunetan. (Marisol RAMIREZ/FOKU)

Covid-arekin elkarbizitzera kondenatuta baldin bagaude, zer egin dezakegu horren inpaktua txikitzeko? Horra hor koska. «Elkarbizi»-k ez du esan nahi Izortze Santin eta Koldo Gartzia zientzialarientzat «amore ematea»; «birusa hor dago», beraz «egin ditzagun ahaleginak horren inpaktua txikiagotzeko». Estoldetako uren analisian jarri dute, esaterako, aukera bat: «Oldarraldi berri bat datorren aurreikusten lagundu dezakete bertako datuek, Galizian edo beste leku batzuetan ikusi den bezala, azaldu du Santinek, eta gehitu du «aire kalitatearen neurgailuak ipintzea» ere izan daitekeela beste neurri bat. Kontua da beso gurutzaturik ez gelditzea, eta ahaleginak egitea gertaeretara aurreratzeko. 

Covid iraunkorra

Izan ere, birusa hor segitzeak kutsatzeko arriskua egotea esan nahi du, eta horrekin batera, covid iraunkorra pairatzeko aukerak ere bai. Hemen dute arreta ipinita gure adituek, uste baitute orain arte ez dela behar beste ikertu eta ez zaiela «behar beste arreta ipintzen ari». Santinek gogoratu du ikerketa bat dela abian gaitzaren markadore metabolikoak aztertu eta horri aterabidea bilatzeko lanean ari dena. BioGurutzeta da horretan parte hartzen ari den zentroetako bat. 

Covid-az harago, Korrikaren ospakizuna probestuz, zientzian euskarak duen lekuaz mintzatu gara Santin eta Gartziarekin; azken honek, gainera, txakurkumeen geneei buruz ere azalpenak eskaini ditu.  

Jaurlaritza Logoa