En directo

NAIZ Irratia

«Aldunditik argi berdea eman zioten prozesuari, ez dugu kontrakorik espero Batzar Nagusietan»

Baiezkoak irabazi du. Hainbat hamarkada iraun dituen aldarria galdeketa batean gauzatu da, Usansolo Bizkaiko udalerri bilakatu dadin. Usansolo Herria plataforma da mugarri honen sustatzaileetako bat. Galdeketaren biharamunean, Monika Mena plataformako kidea Naiz Irratian izan da.

Audio_placeholder

«Aldunditik argi berdea eman zioten prozesuari, ez dugu kontrakorik espero Batzar Nagusietan»

Loading player...
Usansoloko desanexioari buruzko galdeketa.
Usansoloko desanexioari buruzko galdeketa. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Borroka luze baten ostean, 2022ko martxoaren 27an honako galdera honi erantzun zioten usansolotarrek: «Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?» eta erantzuna ere argia: 1877 boto alde eta 329 kontra. Beste modu batera esanda, deituta zeuden usansolotarren %63k eman zuten botoa eta horien %81 Usansolo Galdakaotik bereizi eta udalerri propioa izatearen alde agertu dira. Horixe Usansoloko herritarren nahia.

Emaitzaz gain, galdeketaren parte hartzeaz balorazio «oso positiboa» egin du Menak Naiz Irratian, usansolotarrak «nekaezinak» direla esatearekin batera.

«Bizkaiko Foru Aldundiari 600 orriko txosten bat entregatu diogu. Bertan foru arauak exigitzen dituen lege guztiak betetzen ditugula baieztatzen da». Ikerketa juridikoak, soziologikoak eta sozioekonomikoak daude txosten horretan.

Hurrengo egunetan Galdeketaren emaitzak Bizkaiko Batzar Nagusietara eta Aldundira bidaliko dituztela azaldu du.

Ez da loteslea galdeketa, alegia ez duela inolako ondorio legalik. Baina Bizkaiko Foru Aldundiak bezala, Bizkaiko Batzar Nagusiek ere, Usansolotarren nahiarekiko konpromisoz jokatzea espero du Usansolo Herria plataformako Monika Menak, «Aldunditik argi berdea eman zioten prozesuari, ez dugu kontrakorik espero Batzar Nagusietan».

Jaurlaritza Logoa