En directo

Naiz Irratia

«Desanexioa arnasten da Usansolon»

Udalerri berri baten sorrera gero eta gertuago egon liteke Bizkaian. «Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?». Galdera horri erantzungo diote igandean usansolotarrek. Monika Mena Usansolo Herria plataformako kidearen esanetan «itsaropentsu» dago jendea.

Audio_placeholder

«Desanexioa arnasten da Usansolon»

Loading player...
Usansolo herria dela aldarrikatu zuten, Galdakaoko Udalak  desanexioari buruz herri galdeketa egitea onartu zuen egunean, pasa den urtarrilaren 27an
Usansolo herria dela aldarrikatu zuten, Galdakaoko Udalak desanexioari buruz herri galdeketa egitea onartu zuen egunean, pasa den urtarrilaren 27an (Monika DEL VALLE | FOKU)

Usansolon berde kolorea da nagusi egunotan. Kolore horrenpean zabaldu dute azken urte luzeetan Galdakaotik bereizi eta udalerri izan nahi dutenaren aldarria. Kostatu da, asko, 40 urte baino gehiago, baina azkenean Galdakaoko Udalak bultzaturiko prozesuaren baitan Usansoloren desanexioa martxan da.

Egin beharreko tramitazio eta azterketa guztiak egin ditu Udalak eta urtarrilean udalbatzarrak gehiengo osoz eman zion oniritzia azterketak biltzen dituen Memoriari. Bizkaiko Foru Arauak zehazten du desanexio prozesuetan ez dela derrigorrezkoa herri galdeketa egitea eta egingo balitz emaitza ez litzatekeela loteslea. Hala ere, galdeketa egiteko aukera espresuki ematen du eta Galdakaoko Udalak egitea erabaki du Usansoloren desanexioan aurrera egiteko ezinbestekotzat jo duelako herritarren ahotsa entzutea. Menak ez du zalantzarik baiezkoa gailenduko dela, «desanexioaren arnasa dago herrian eta ilusioa».

Jaurlaritza Logoa