En directo

NAIZ Irratia

«Atera nahi ditugu eta edozein aukera ikusten badugu aterako ditugu»

«Oso kezkatuta» daude Txernobil Elkartean Ukrainako gerraren bilakaerarekin. Nere Albisu elkarteko kideak, Euskal Herrira etorri izan direnen Pablo, Dasha eta Marina gazteen egoeraren berri eman du. Korridore humanitarioak ezartzea eskatzen dute elkartetik.

Audio_placeholder

«Atera nahi ditugu eta edozein aukera ikusten badugu aterako ditugu»

Loading player...
Irudian, Txernobilgo zentral nuklearra. Errusiarrek gerraren hasieran okupatu zuten.
Irudian, Txernobilgo zentral nuklearra. Errusiarrek gerraren hasieran okupatu zuten. (SERGEI SUPINSKY | AFP)

Gerra hasi eta gutxira, otsailaren 25ean hitz egin zuen Naiz Irratiak Txernobil elkarteko Nere Albisurekin. Kezkatuta mintzatu zen ordukoan eta noski, gerraren garapena ikusita, alarma guztiak piztu dira elkartean. Urtero Euskal Herrian egonaldiak egiten dituzten gazteak hona ekartzeko asmorik ote duten galdetuta «zaila» dutela dio Albisuk, ihes egitea lortu duten gutxi batzuk ez ezik, gehienak euren bizitokietatik mugitu ezinik daudelako.

Korridore humanitario seguruak eskatu ditu Albisuk, «atera nahi ditugu eta edozein aukera ikusten badugu aterako ditugu». Marina, Dasha eta Pablo gazteen berri eman du elkarteko kideak. 22 urterekin Marinak Kieven gelditzea erabaki du momentuz, nahiz eta badakien Euskal Herriko «etxeko ateak zabalik» dituela, Albisuren esanetan.

Dasha eta Pablo anai arreben egoerarekin berriz «oso kezkatuta» daude Albisuk dionez, ez baitute harremanik haiekin martxoaren 5etik, komunikazioak etenda daudelako. Txernobil inguruko herrixka batean bizi dira eta inguru hori gerraren hasieratik du hartuta Moskuk. «Zonaldean errusiarrak sartuta daude. Beldur asko pasatzen ari dira», adierazi du Nere Albisuk.

Jaurlaritza Logoa