En directo

NAIZ

Korrikaren historia, lehen ediziotik 22ra podcast eran

AEK-k eta NAIZ Irratiak elkarlanean Korrikaren historia jasotzen duen podcast saila osatu dute. Lehen ediziotik aurtengora arte urte bakoitzekoak izan dituen ezaugarri nagusiek osatu dute sail berezia. 

Korrikaren 4. edizioa Iruñean
Korrikaren 4. edizioa Iruñean (Mertxe Mardaras | Donostia Kultura)

Hilabete honen hondarrean ekingo dio Amurriotik Korrikaren 22. edizioak. Aurtengoa berezia izango da, iazko etenak hala bihurtu duelako, baina Korrikaren edizio bakoitzak ditu bere ezaugarri propioak eta horien historia jaso asmo du NAIZ Irratiak eta AEK-k elkarlanean osatu duten podcastak. 

Korrikaren historia, podcasta (0. atala)

Loading player...

Lehen ediziotik abiatuta, Korrikaren aldi bakoitzak izan dituen protagonistak, istorioak, bizipenak eta ezaugarri nagusiak jaso ditu 22 ataleko podcast honek.  «...mila eta bat istorio daude edizio bakoitzaren atzean... Gurekin batera errepasatu nahi dituzu? Podcastetan egongo gara zuen zain!», dio AEK-k iragarpen mezuan. 

NAIZ Irratian astearte honetatik aurrera egunero (astelehenetik ostiralera) 9.10ean entzun ahalko da kapitulu bakoitza. AEK-k, Korrikaren webgunean sortu berri duen 'Korrikateka' atalean jarri ditu entzungai.

Korrikaren ondarea

'Korrikateka' euskararen aldeko lasterketa herritar honen ondarea jasotzeko espazio berria da. Dagoeneko Korrikaren historia jasotzen duen podcastaz gain edizio bakoitzeko logoak, bideoklipak, abestiak, kartelak, lasterketa honen inguruan egin diren hainbat dokumental, spotak, lekuko barruko mezuak, unitate didaktikoak eta hedabideen hemeroteka osatu bat gehitu dituzte.  

Jaurlaritza Logoa