En directo

Naiz Irratia

Nere Albisu: «Kezkatuta, izututa gaude Ukrainara begira, sentimendu asko ditugu pilatuta»

Ukrainatik iristen den informazio apurra ez da lagungarri Txernobil elkarteko kideen sentimendu nahasiak lasaitzeko. Harrera familia den Nere Albisurekin hitz egin dugu NAIZ Irratian; kezkatuta daude oso egoeragatik.

Audio_placeholder

Nere Albisu: «Kezkatuta, izututa gaude Ukrainara begira, sentimendu asko ditugu pilatuta»

Loading player...
Oso kezkatuta daude Txernobil elkartean Ukrainan bizi den egoeraz.
Oso kezkatuta daude Txernobil elkartean Ukrainan bizi den egoeraz. (Anatolii STEPANOV)

Txernobil elkarteko kideak hedabideetatik ari dira, batik bat, Ukrainako azken ordukoa jarraitzen. Euren familien parte bilakatu diren haurrekin hartu-emana justu-justukoa da egunotan. Nere Albisuk lortu du udan bere etxera etorri ohi diren haurrekin nolabaiteko kontaktua egitea; kontatu digu 22 urte dituen Marinak Kieveko metroan pasatu duela gaua, baina ostiral goiz honetan ez duela oraindik berarekin harremanetan jartzerik izan. Aldiz, azken urteetan harreran hartu ohi dituen 8-9 urteko bi anai-arrebekin ez du hitz egiterik izan. Txernobil zentral nuklearraren inguruan bizi dira hauek eta «arduraz» bizi izan ditu azken informazioak, zentral nuklearraren inguruan aurrez aurrekoak egon direnekoak: «Beste kide baten bitartez jakin dut etxean gordeta direla, etxe azpian badute gordeleku bat bonbardatzen ari badira eta maleta ere prest dute korrika atera behar izanez gero. Oso izututa daude».

Zer gertatuko denaren ikusmiran, «kezkatuta, izututa, urduri» sentimendu asko dituzte pilatuta Txernobil elkarteko kideek. Inpotentzia handiarekin bizi dute «herrialde batek beste bat horrela erasotzea»; ez dute ulertzen Europak nola ez duen eragotzi Errusia Ukrainan sartzea: «Ez dut ulertzen geopolitikaz, kontu asko egongo dira azpian, baina ulergaitza zaigu nola utzi dioten besterik gabe bertan sartzen», dio Albisuk. 

Besarkada estua igorri die han diren ukrainarren, baita harrera familia diren gainerako kideei ere.   

Jaurlaritza Logoa