En directo

Naiz Irratia

Miren Gorrotxategi: «Hezkuntza agiriak ez ditu espektatibak betetzen, konkrezioa falta zaio»

Zirriborroa aurkeztu berritan, Hezkuntza proposamenak edukia «asko findu beharra» ikusten dio Elkarrekin-Podemoseko bozeramaleak. Halaber, kritiko mintzatu da ekarpenak egiteko denbora gutxi izango dutelako. 

Audio_placeholder

Miren Gorrotxategi: «Hezkuntza agiriak ez ditu espektatibak betetzen, konkrezioa falta zaio»

Loading player...
Segregazioaren kontrako aldarria Gasteizen 2018an Euskal Eskola Publikoaren alde egindako mobilizazioan.
Segregazioaren kontrako aldarria Gasteizen 2018an Euskal Eskola Publikoaren alde egindako mobilizazioan. (Juanan RUIZ | FOKU)

Elkarrekin-Podemosen espektatibak ez ditu bete Hezkuntza zirriborroak; orokorkeriaz beteta dagoela uste du Miren Gorrotxategi legebiltzarreko bozeramaleak; «ez da batere konkretua», esan du NAIZ Irratian. Eat are kritikoago mintzatua da aportazioak egiteko 10 egun eskas izango dituztela aintzat hartuta. 

Eskaintza publikoaren garrantzi handiagoa da faltan botatzen dutena, nabarmen. Esperantza badute egunotan horretan gehiago sakontzeko, «agerikoa baita itunpeko eskolen eta eskola publikoaren artean dagoen desoreka». Proposamenak segregazioa ekiditeko mekanismoak jaso arren, honetan ere gehiago sakondu beharra ikusten du Gorrotxategik. 

Haatik, hizkuntza ereduei dagokionez, Elkarrekin-Podemos «eroso» dago proposamenak egiten duen euskara ardatz izango duen eredu eleaniztunarekin. 

Edonola, eztabaida sutsua aurreikusten den proposamen honetan, elementu batzuk alde batera utzi beharko dituzten arren, «euskal eskola publikoaren defentsa» izango da Elkarrekin-Podemosen marra-gorria. 

 

Jaurlaritza Logoa