En directo

Naiz Irratia

«Agortuta daude orain arteko neurriak, proaktiboak izateko garaia da»

Bizi dugun egoerari aurre egiteko «aztarnarien sarea indartzea» litzateke aukera bat, «birusaren trasmisioa eteteko». Hori nabarmendu dute Izortze Santin eta Koldo Garciak asteroko zientzia tertulian. Maskaraz eta berrogeialdia murrizteko aukerez jardun dira, besteak beste. 

Audio_placeholder

«Agortuta daude orain arteko neurriak, proaktiboak izateko garaia da»

Loading player...

Pandemiaren ondorioz agintariek hartutako neurriek zerbait erakutsi badute, oro har, horien eraginkortasun-eza izan da. Eta zentzu horretan, argi dio Izortze Santinek: «Agortuta daude neurriak, proaktiboak izateko garaia da». Kantabriako gobernuak egindako ikerketa bat ekarri du tertuliara zientzialariak; itxuraz, positibo eman aurreko egunak dira kutsagarrien direnak, eta horrek erakusten du neurrien zentzua aldatu egin behar dela. «Aztarnarien sarea indartzea» litzateke horietako bat, «birusaren trasmisio katea garaiz eteteko» helburuz. Gauzak asko aldatu beharko lirateke horretarako, ordea, EHBilduren ekimenez jakin baita arakatzaileen kopurua erruz jeitsi dela pasa den urtetik, birusaren intzidentzia altuagoa izanik ere.  

Maskara eta berrogeialdia

Ostegun honetatik aurrera ez da derrigorrezkoa izango maskararen eragilera Hego Euskal Herrian aire librean. Ikuskizun dago zer erabaki hartzen duen Lakuak eskoletako erabilerari dagokionez; Nafarroak aurreratu du ez dela jolastokietan derrigorrezkoa izango. Koldo Garciak dio hasiera batean ez lukela «zentzurik» helduok kalean ez badugu erabili behar, haurrek jolastokietan erabili beharra; zalantzak ditu Santinek, ordea, ez baitago argi haurrek segurtasun distantzia mantentzen ote duten jolasten ari diren bitartean. 

Berrogeialdiari dagokionez ere, hau murrizteko eztabaida egon da oraintsu Espainiako Osasun batzordean. Hasiera batean «ez dirudi lojikoa» hau murriztea kutsagarritasuna hainbat egunez hedatzen bada; kontua da, eremu hau argitzea faltako litzatekeela Santinek dioenez, ikerketa kontrajarriak baitaude horren inguruan. Segun norantz egiten den, ez luke aparteko arazorik izango berrogeialdia txikitzeak. 

  

Jaurlaritza Logoa