En directo

Entrevista
Larraitz Urra
Izadi gurasoe etxera plataformako kidea

Izadi aita eta amonarekin etxera bidean da

Izadi espetxetik irtenarazi dute. Iñigo Gutierrez eta amonak jaso dute, Aranjuezeko espetxean, Maria Lizarraga alabarekin 24 ordu egotetik, urtean 24 ordu egotera igaro delarik.  

Audio_placeholder

Izadi aita eta amonarekin etxera bidean da

Loading player...
Izadi gurasoekin etxera plataformak Algortan antolaturiko mobilizazioa.
Izadi gurasoekin etxera plataformak Algortan antolaturiko mobilizazioa. (Oskar Matxin | FOKU)

Izadi gurasoekin etxera plataformak NAIZ irratian baieztatu du Izadi aita eta amonarekin bidean dela. Iñigo Gutierrezek alaba jaso du , espetxetik irten berritan. «Bazekiten Izadiren azken eguna zein izango zen, baina Iñigorena azken astean jakin izan dugu. Ez genekien oso ondo noiz, eta, azkenean, ostiralean izan da. Berak nahi izango luke igandean alabarekin batera irtetea, baina ez diote utzi».

Alabarekin Algortara itzuli berritan, Zaballako espetxera joan beharko du Iñigo Gutierrezek, hirugarren gradua nolakoa izango den argitzera. Asteleheneko zitak «zalantza asko» eragin ditu. «Hasiera batean poza hartu zuen, hirugarren gradua eman ziotenean, baina ordu batzuetara esan zioten ez zekitela nolako hirugarren gradua izango zen». Egoera «nahasia» dela baieztatu du Izadi gurasoekin etxera plataformako Larraitz Urrak.

Maria Lizarraga Aranjuezeko espetxean gelditu da. Hala ere, «egun gutxitan» Zaballako espetxera lekualdatzea aurreikusten da. Plataformak familiaren egoera «jai giroan» salatu du . «Izadiren eskubideak guztiz bermatuak izateko ama kalean egon behar duela eta Iñigo Gutierrez kalean egotea ehuneko ehunean», aldarrikatu dute.

Jaurlaritza Logoa