En directo

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria
Entrevista
Karmele Gisasola
Herri kirolaria

«Garaipenak sorpresan harrapatu ninduen, ez nuen espero irabaztea»

Aizkolari Txapelketa Nagusian lehen aldiz emakumeak ere leihan aritu dira eta Karmele Gisasola da lehen txapelduna. Mallabiarrak historia egiten jarraitzen du, nahi eta aizkolaritza munduan nahiko berria den.

Audio_placeholder

«Garaipenak sorpresan harrapatu ninduen, ez nuen espero irabaztea»

Loading player...
Karmele Gisasola izan da garaile emakumeen aizkora saioan. (Gorka RUBIO / FOKU)
Karmele Gisasola izan da garaile emakumeen aizkora saioan. (Gorka RUBIO / FOKU)

Bilbao Arenan izan da asteburuan Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala, lehen aldiz emakumeen finala ere izan da eta Karmele Gisasola izan da azkarrena. Gauzak honela, txapelketaren historiako lehen emakume txapelduna bilakatu da mallabitarra. «Garaipenak sorpresan harrapatu ninduen, ez nuen espero irabaztea», aipatzen zuen txapeldunak. «Kirol arloan urte oso oparoa» izan duela gaineratzen zuen Gisasolak, eta ez zuela espero horrelakorik.

Eginiko denborari dagokionez (11:48), etxetik plazara gauzak asko aldatzen direla azaltzen zuen bizkaitarrak eta ez zuela erreferentzia garbirik.

Bestetik, txapelketak hartutako dimentsioaren harira, «Sherpako lan talde osoari oso eskertuta» agertu da Gisasola, baita neskei luzatu zaien aukeragatik ere. «Flipatzen» zegoela aitortu zuen formatu berri honekin. «Nik uste egoerara egokitu behar dela eta sekulako lana egin dute hau lortzeko bidean», adierazi du mallabitarrak oso eskertuta.

Atsedenerako astirik gabe, egin behar ugari ditu oraindik ere Gisasolak urtea amaitu bitarte, «tartean Bizkaiko Aizkolari Txapelketa eta San Tomasetan Urrezko Kopa».

Jaurlaritza Logoa