En directo

Euskal Herriko aizkolaririk onenak batuko dira Sherpa.ai Aizkolari Txapelketaren final handian. Gizonezkoen artean Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Julen Alberdi eta Jon Irazu arituko dira nor baino nor. Emakumezkoen artean berriz, Karmele Gisasola, Uxue Ansorregi eta Maika Ariztegi izango dira finalistak. Igandean eguerdiko 12.00etan da hitzordua Bilbao Arenan.
Aitzol Atutxak rol bat baino gehiago du txapelketan. Aizkolari gisa parte hartuko noski, eta antolatzaile lanetan ere aritu da. Naiz Irratiaren galderei erantzuteko ere, tartetxoa hartu du.


