En directo

Bigarren Kafea

Jon Ander Alonso: «Denbora eta espazioaren inguruko gogoeta eszenikoa egin dugu»

«Kronologikoki ez dago linea finkorik, borobilean doan bidaiatxo bat da». Bidaia hori kontatzera etorri da Jon Ander Alonso Unanue Bigarren Kafearen estudiora.

Audio_placeholder

Jon Ander Alonso: «Denbora eta espazioaren inguruko gogoeta eszenikoa egin dugu»

Loading player...
Jon Ander Alonso 'Tempus Fugit' lanean (ZE ONDA Antzerki taldea)
Jon Ander Alonso 'Tempus Fugit' lanean (ZE ONDA Antzerki taldea)

 Jon Ander Alonso Unanue donostiarraren pasioen artean sorkuntza kolektiboa eta teatro fisikoa daude, horietan aritzen da gustura. Horrela, 2011-2012an Iñaki Santos eta Silvia Manzanarekin batera Ze Onda konpainia sortu zuen. Euren lehen lana 'Mikroonda-mikrouhina' izan zen eta orain 'Tempus Fugit' lanarekin burubelarri dabiltza.

2019an hasi zen lan hau Jon Anderren buruan hezurmamitzen eta datorren astean izango baitute estreinaldia Azpeitiko topaketetan. Obran fikzioa eta errealitatea landu ditu «denbora eta espazioaren inguruko gogoeta eszenikoa» egiteko.

Hala ere, «denboraren inguruko obra dela esan dezakegu, baina obran bertan beste hainbat gaien inguruko galderak eta istorioak» jorratzen direla aitortu digu Alonsok. Horretarako, joko eszenikoa eta ikus-entzunezkoa nahastu ditu. 

 

 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa