En directo
Helburu garbiak izanagatik, bideak izaten du sasitik. Adibidez, garbi duzu aurikularren kable-bola hori askatu nahi duzula baina ez dio berdin hemendik edo handik tira, korapilo bat askatzeak berriak sor ditzake, aldamenekoak esaten dizu ez lukeela horrela egingo… etab. Bada, zenbait proiektutan, antzerako. Sistema-aldaketa ezinbestekotzat identifikatzen den honetan, egitura justu eta koherente baterako bidea koxkaz betea dago. Horregatik, gurera dator Jokin Bergara ikerlaria trantsizio sozial eta ekologikorako gakoen bila.
Bide osoa ordeka egingo ez zitzaion bat Gillen Igoa izango da. olagintza eta karbono isueriez jakin nahi? Arantxa Idiederrek hurbilduko gaitu gaira. Bideari ekin bezain pronto zer eskertzen da? Musika! Has dadila Etxahun Arregi gomendioa prestatzen.