En directo

Amaia Zurutuza-Oinatz Aizpuru

Sergio Zaballa [LAB Tubacex]: «Akordioa hobetu zitekeela uste dugu»

Tubacexeko LABek ez du gatazkari amaiera emango dion akordioa sinatuko. «Langile guztiak euren lanpostuetara bueltatzea oso garrantzitsua da guretzat, baina akordioa hobetu zitekeela uste genuen», esan du Sergio Zaballak. Aitzitik, borrokaren garaipena izan dela nabarmendu du.

Audio_placeholder

Sergio Zaballa [LAB Tubacex]: «Akordioa hobetu zitekeela uste dugu»

Loading player...
Concentración ante la sede del TSJPV, en Bilbo, durante el juicio por el ERE aprobado por la dirección de Tubacex para las plantas de Tubacex en Amurrio y Laudio, el pasado 21 de junio. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Concentración ante la sede del TSJPV, en Bilbo, durante el juicio por el ERE aprobado por la dirección de Tubacex para las plantas de Tubacex en Amurrio y Laudio, el pasado 21 de junio. (Aritz LOIOLA/FOKU)

236 egun egin dituzte greba mugagabean Tubacexen. Pasaden astean Lakuako Gobernuak jarritako proposamena onetsi zuen enpresa batzordeak. Sindikatu bakoitzak enpresako afiliatuekin kontrastatu eta ELAk eta CCOOk zuten akordioaren alde (zazpi ordezkari guztira); LABek, STATek eta ATALek aurka (sei ordezkari).

Aldea txikia izanik, CCOOk langile guztiei galdetzearen alde egin du. Sergio Zaballak, LABeko enpresa batzordeko ordezkariak, adierazi du eurek bozketa egin baino lehenago jendea informatzea garrantzitsua dela adierazi dute. Azkenean, ordea, galdeketarik ez da egingo eta akordioa sinatu dute ELAk eta CCOOk astelehen honetan.

LABi akordioak ez zion hasebetetzen. «Guk onura gehiago nahi genituen atera langileentzat, baina ezin izan da» esan du Zaballak. Gure lankide guztiak euren lanpostuetara bueltatzea oso garantzitsua da, borrokaren garaipena izan da. Aitzitik, lanaldiaren igoera guretzat onartezina da», esan du.

Datozen egunetan amaituko da greba eta lanera itzuliko dira. Lanera itzultzerakoan enpresak borrokan jarraituko dutela garbi du Zaballak: «ez da ezer bukatzen, lanean hasiko gara kaleratu nahi zituztenekin batera. Gure apustua langileen eskubideen alde borrokan jarraitzea da», amaitu du.

Jaurlaritza Logoa