En directo
Euskal antzerkigintzaren izen nabarmenetakoa da Mireia Gabilondo. Antzerti eskolan burutu zituen antzerki ikasketak eta berehala murgildu zen profesionalki aktore lanetan; 'Ondoloin' lanarekin hain zuzen ere. 30 urte baino gehiago daramatza Tanttaka teatroa konpainiaren parte izanez, eta baita Tentazioak ekoiztetxearena ere.
Antzerki eta zinema bikain uztartu dituen artista da Gabilondo; berak zuzendutako 'Erlauntza' antzezlana pantaila handira eraman zuen eta gaur gauean berriz ere Donostiako Zinemaldian ikusgai egongo da. «Hasieratik ikusi genuen pelikula bat zegoela antzerkian» esan digu zuzendariak.
Bi astetan egin zuten filma, bertsio bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Ez zuten estreinaldi ofizialik egin; horregatik, oso berezia da pelikula Zinemaldian aurkeztea. Gero, Edinburgora joango dira pelikula erakustera, Edinburgh Spanish Film Festival 2021 jaialdian.