En directo

Bigarren Kafea

Xabier Erkizia: «Soinuak zauriak sortzeko duen gaitasuna interesatzen zait»

Audio_placeholder

Xabier Erkizia: «Soinuak zauriak sortzeko duen gaitasuna interesatzen zait»

Loading player...
Xabier Erkizia Bigarren Kafean.
Xabier Erkizia Bigarren Kafean.

Xabier Erkiziak ‘O Gemer’ aurkeztu berri du Zinemaldian, dialogo eta musikarik gabeko 63 minutuko dokumentala. Proiektu honen ekarpen historiko eta antropologikoa ikerketa sakon eta luze baten emaitza da. Victor Hugoren liburu batetik sortu zitzaion ideia eta zinema-aretoetara ekarri du orain. Euskal Herritik Brasileraino soinu baten atzetik ibili da: idi-gurdien soinua. Horren berezitasuna zuzenean entzun eta ikusle guztiei esperientzia hori transmititu nahian sortu du ikus-entzunezko lan hau. 

Soinu-ehiztaria ez dela esan digu Erkiziak, baina Euskal Herrian oso presente egon den baina gaur egun entzun ezin dezakegun soinuaren bila ibili da. «Baserritarren nortasunaren parte zen idi-gurdien soinua; gero konkistatzaileen soinua izan zen, eta ondoren esklabuen soinua» kontatu digu Erkiziak.

Soinuak hainbesteko garrantzia edukita, irudiak kentzeko tentazioa eduki duela aitortu digu, «pelikulak honek ilunpean funtzionatuko luke». Baina irudiak gehitu dizkio, nortasunari buruzko bidaia esperimentala hau osatzeko. 

Jaurlaritza Logoa