En directo

Naiz Irratia

Oihana Parot: «Mobilizazio handia izango dela pentsatzen dut»

31 kilometro egingo ditu larunbat honetan Unai Paroten askatasunaren aldeko martxak Arrasaten. Oihana Parot, euskal presoaren alabak eramango du lekukoa azken kilometroan. Martxaren atarian Oihana Parotek berak azaldu digu, mobilizazio handia aurreikusten duela.

Audio_placeholder

Oihana Parot: «Mobilizazio handia izango dela pentsatzen dut»

Loading player...
Unai Paroten askatasunaren aldeko Elkartasun Martxaren aurkezpena, herriko hainbat eragileren babesarekin. (Jaizki FONTANEDA/FOKU).
Unai Paroten askatasunaren aldeko Elkartasun Martxaren aurkezpena, herriko hainbat eragileren babesarekin. (Jaizki FONTANEDA/FOKU).

Larunbateko martxan aldarri argi bat izango dela dio Oihana Parotek, estatuek beren legeak errespeta ditzatele ate salbuespenezkotasunarekin amai dezatela.

Harrituta eta pozik dago martxak orain arte jaso duen erantzunarekin herri eta eragileen aldeetik. Zenbait alderdi eta mugimendu eskuindarrek, tartean VOXek burutuko duten ekintzaren harira, alde positiboari begira jarri da Parot, izan ere, uste du martxak erakar dezakeen jendetzaz beldur direla hauek.

Martxak izan duen oihartzunaz jakitun, Unai Parot pozik dagoela dio alabak, baina baita kezkatuta ere, aipatu mugimendu ultraeskuindarren aldetik irits daitekeen erantzuna dela eta. Bertan izango du 11 urteko biloba, eta haurdun izanik, barnean daraman alaba.

Azken hilabeteetan presoen aferan urrats positiboak eman diren arren, horiek opariak ez direla izan gogorarazi du Parotek, salbuespenezkotasuna amaitu ez dela esatearekin batera. Haren aita horren eredurik onena da, legeak kontrakoa badio ere, 30 urtetik gora eman dituelako preso. Parot doktrina indargabetuta, 11 urteko kondena gehigarri bat ezarri zioten zigorra luzatzeko.

Azken 3 kilometroak manifestazioan egitera deitu dute antolatzaileek. Eta Oihana Parotek eramango du azken lekukoa. Hunkigarria izango dela dio. Aitarengatik eta militantziagatik egingo du.

Jaurlaritza Logoa