En directo

Dena Irailerako

Kajerak x 12 | Turistak

Joan zen kapituluan, turistez beteriko autobus bat iritsi zen txiringitoaren hondartzara. Amaiak eta Nekanek, izango ote dute ordea guztientzako adina edari?

Audio_placeholder

Kajerak x 12 | Turistak

Loading player...
Kajerak
Kajerak

Joan zen kapituluan, Nekane Amaiaren txiringitaoan lanean geratuko zela ziurtatuta geratu zitzaigun Txinok eskaturikoa behar bezala burutu ondoren. Baina gai izango ote dira biak, txiringitora iritsi berri den turistez beteriko autobusean datozen guztiei, nahi dutena eskaini ahal izateko? Antza denez Nekanek ez du inolako akatsik egiten ezertan, ingelesez ondo baino hobeto moldatzen baita eta bezero guztiei behar den modura eskaintzen die zerbitzua.

Amaia ordea, ondo moldatzen ote da ingelesez? Ez du hala ematen turista bati garagardo ateratzen ari zitzaion unean. Zoramen galanta dute txiringitoan, Txino bera ere hara eta hona dabilelarik edalontziak ekarri eta upel berriak martxan jarriz. Honen guztiaren ondoren ordea, Nekanek jarraitu nahiko ote du txiringitoan lanean? Hondamendiren bat gertatuko ote da horrenbeste turista edaten ari direla ikusita?

Jaurlaritza Logoa