En directo

Hegoi Belategi-Amaia Zurutuza
Entrevista

Elkar-ekin: «Prekarietate eta esplotazio egoerak areagotu egiten dira migratzaileen kasuan»

Elkar-ekin plataformaren iritziz, Luis Enrique Soriano gazte migranteak bere buruaz beste egitea erabaki zuen Azpeitiako enpresa batean hiru urtez jasan duen lan jazarpenaren ondorioz. Elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldean.

Audio_placeholder

Elkar-ekin: «Prekarietate eta esplotazio egoerak areagotu egiten dira migratzaileen kasuan»

Loading player...
Luis Enrique Soriano gazte dominikarra
Luis Enrique Soriano gazte dominikarra

Duela bi aste Luis Enrique Soriano Azpeitian bizi zen gazte migranteak bere buruaz beste egin zuen, lan egiten zuen enpresan. Elkar-ekin plataformako Eneko Ibagurenen Naiz Irratian azaldu du gaztearen familiak jo zuela eurengana. «Gurasoekin eta hurbileko pertsona batekin elkartu ginen eta zur eta lur gelditu ginen bi orduz eman ziguten testigantzarekin », azaldu du Ibargurenek.

Familiak kontatu zien gazteak egunero 12 orduz egiten zuela lan, astelehenetik larunbatera, ardura handiak zituela lantokian eta Covid 19az kutsatuta ere lanera joan arazi zuela nagusiak. «Testigantza entzunda zantzu argiak ikusi ditugu Luis Enriqueren erabakia azken hiru urteetan lanean jasandako jazarpen egoera guztiekin lotzeko».

Prekarietatea nahiz lan jazarpen eta esplotazioa zabalduta daudela gogoratu du Ibargurenek, baina egoera hauetan «arrazakeriaren» faktorea argi eta garbi agertzen dela. «Prekarietate eta esplotazio egoerak areagotu egiten dira migratzaileen kasuetan».

Familiaren jarerra txalotu nahi izan du Ibargurenek. «Familia, alde batetik, lur jota dago, 20 urteko seme bat galdu du, triste eta oso ikututa dago, baina oso argi dauka zeren ondorio izan den heriotza eta ikusi dugu duintasunez eusten diola, egoera publikoki salatu nahi izan du, semari zer gertatu zaion gizarteratu nahi izan du, jarerra txalogarria».

Astearte honetan, 18.30etan elkarretaratzea deitu du Elkar-ekin plataformak «Luis Enriqueren memoria eta duintasuna aldarrikatu eta elkartasuna adierazteko bere hurbilekoei». Horrekin batera ez gaudela kasu isolatu batean aurrean aldarrikatuko dute. «Esplotazio egoerak nahiko orokorrak dira hainbat sektoretan, egiturazko arazo bati erantzuten dio guztiak».

Jaurlaritza Logoa