En directo

Oinak Hodeietan programa iaz jarri zuten martxan Nafarroan Covid-19k sortutako egoerari erantzuteko. Elkarlanean osatu dute Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak, Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Arte Eszenikoen Elkarteak.
Programazioak Nafarroako 21 antzerki, zirku, dantza eta magia konpainia biltzen ditu eta Nafarroako hamiaka txoko ederretan gauzatuko da. Maitena Muruzabal koordinatzaileak eskeini dizkigu xehetasun guztiak.
Ainhoa Juaniz, Zirika Zirkus konpainiako kidea ere batu zaigu solasaldira. ‘Hemendikara’ ikuskizuna eskeiniko dute igande honetan Espartza-Zaraitzun.


