En directo

Naiz Irratia

Lorea Agirre [Jakin-eko zuzendaria]: «Kultur artikulazioa urgentea eta ezinbestekoa dugu»

'Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola' jardunaldien baitan bildu dira interesatuak ostiral honetan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Kulturgunean 10.urteurrenaren baitan antolatu dute saioa urteurreneko batzordeak eta Jakin fundazioak. Lorea Agirre zuzendaria izan da Naiz Irratian.  

Audio_placeholder

Lorea Agirre [Jakin-eko zuzendaria]: «Kultur artikulazioa urgentea eta ezinbestekoa dugu»

Loading player...
Azpeitiko Sanagustin Kulturguneak hartu zituen NAIZ Kontzertuak ekimenaren saioetako batzuk. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)
Azpeitiko Sanagustin Kulturguneak hartu zituen NAIZ Kontzertuak ekimenaren saioetako batzuk. (Gaizka PEÑAFIEL I FOKU)

Bizi dugun testuinguru berezi honetan, Azpeitiako Sanagustin kulturguneak 10 urte beteko ditu. Urteurren borobila probestuz, ekimen ezberdinak antolatu dituzte; horien artean, 'Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola' Jakin Fundazioarekin batera antolatu dituzten jardunaldiak. 

Horren atarian hitz egin dugu Lorea Agirrerekin, Jakin-eko zuzendariarekin. Urteurrenaren batzordeak egindako gonbidapen baten haritik iritsi dira eurak jardunaldien antolaketan parte-hartzera, baina Agirrek azaldu digunez, aurrez ere hainbat elkarlan egindakoak dira. 

Fundazioan badute ezinegon berezia kulturaren alorrean; eta zentzu horretan, ezinbesteko ikusten dute kultur artikulazioari eustea: «Urgentea eta ezinbestekoa zaigu». Azpeitiako kasu zehatza «paradigmatikoa» dela eman du aditzera Agirrek, «helburu berberaren baitan batzeko gaitasuna» erakutsi dutelako. Eta Azpeitian bezala, beste hainbat esperientzia badirela ere nabarmendu du. «Kultur artikulaziorako ez dago eredu bakarra, bakoitzak egin behar du berea». 

 

Jaurlaritza Logoa