En directo

Naiz Irratia

Izaskun Arriaran (Aita Mari): «Porturatzeko baimena eskatu dugu, baina ez dugu erantzunik jaso»

Portu seguru baten zain jarraitzen du Aita Mari erreskate ontziak. Ostegun honetan (maiatzak 27) 50 lagun erreskatatu zituzten Mediterraneo itsasoan. Maltari, Italiari eta espainiar Estatuari «koordinazioa» eskatu diete, portu seguru bat eskaintze aldera. Oraingoz ez dute baimenik jaso.

Audio_placeholder

Izaskun Arriaran (Aita Mari): «Porturatzeko baimena eskatu dugu, baina ez dugu erantzunik jaso»

Loading player...
50 lagun marokoar erreskatatu ditu 'Aita Mari' erreskate ontziak. (Irudia:SMH)
50 lagun marokoar erreskatatu ditu 'Aita Mari' erreskate ontziak. (Irudia:SMH)

Aita Mari erreskate ontziak portu seguru baten zain jarraitzen du, «Maltako uretan izan zen erreskatea, beraz Maltak eman beharko liguke portua. Baina ez dugu erantzunik jaso» azaldu du Izaskun Arriaran eskifaiako kideak Informazioaren Harian. Maltak oraingoz entzungor egin duenez, Italiaren edota espainiar Estatuaren urratsak espero dituztela dio Arriaranek, «espero dugu ahalik eta azkarren eskaintzea portu bat».

Ostegun honetan Maltako uretan noraezean zebilen itsasontzi bat ikusi eta barruan ziren 50 lagunak erreskatatu zituzten. Marokoarrak dira 50 lagunak, Marokotik Libiara joandakoak Mediterraneoa zeharkatzeko helburuarekin. Arriaranen arabera «erreskate lasaia» izan zen, nahiz eta «bustita, nekatuta eta batzuk zorabiatuta» iritsi. Jatekoa eta arropa eman zieten eta, oro har, osasuntsu daudela dio eta covid-19a detektatzeko probak egin dizkietela guztiei.

Mediterraneoan egun bizi den egoeraren inguruan, Arriaranek gogora ekarri du Italiak hainbat ontzi «blokeatuta» dituela eta «egoera ez dela onena». Momentu honetan Aita Mari da ontzi bakarra, baina asteburuan beste bat iritsiko da, haiei erreleboa hartzeko asmoz.

Ceutan azken asteetan bizi izan denaz galdetuta, Arriaranek «nahiko latza» izan dela nabarmendu du. «Pertsonekin eta haien bizitzekin horrela jokatzea latza da. Agintariek pertsonekin nola joaktzen duten ikustea tristea da. Gure moduko pertsonak dira, bizimodu hobea izatea besterik nahi ez duten pertsonak», gaineratu du.

Jaurlaritza Logoa