En directo

Naiz Irratia

Bitakora, agenda ala artefaktua, NAIZen azken kanpainako protagonista

Azken egunetan NAIZeko harpidedunek, oparitxo bat jaso dute. Etorkizunetik dator, 2024. urtetik. Komunitatean lantzeko proposamena dakar berarekin eta kanpaina berriaren elementu nagusienetako bat da. Hortik aurrera, galdera asko. Horietako batzuk erantzuten ahalegindu dira kanpainaren sortzaileak.

Audio_placeholder

Bitakora, agenda ala artefaktua, NAIZen azken kanpainako protagonista

Loading player...
Itsaso Sexmillo nafarrak dagoeneko jaso du bere oparia.
Itsaso Sexmillo nafarrak dagoeneko jaso du bere oparia.

Tramankulu deitu dute batzuk, beste batzuk berriz, tresna. Asier Iñigo NAIZeko marketin saileko arduraduna kanpaina honen sortzaileetako bat da. Hark «artefaktu» deitzen diola adierazi du, ezusteko asko barnebiltzen dituen artefaktu bat. Espoliazioaren mehatxua gainditu berritan, eta pandemiaren ondorioak oraindik neurtzeke daudela, etorkizunerako «oinarri sendoa» finkatu dela nabarmendu du Iñigok, eta «artefaktua» oinarri hori sendotzeko ezinbestekoak izan diren harpidedunentzako opari bat dela.

Eta zer topatuko bertan harpidedunek? Denetarik: informazioa, eduki historikoak edota jokoak. Dena, parte hartzea sustatzeko asmoz. Orain arte artefaktuak harrera bikaina izan duela dio Kristina Fernandez marketin saileko langileak: «Harpidedunak beti daude hor. Gu ere beraiengatik gaude hemen, eta ondorioz, beraientzat».

Eta proiektu guzti honen protagonistak harpidedunak direnez, harpidedun batek ere parte hartu du elkarrizketan. Itsaso Sexmillo nafarra da, osasun arloko profesionala, eta lanetik itzultzean erantzun dio Naiz Irratiaren deiari. Eskuzabalak dira NAIZ eta GARAko harpidedunak; etorkizunari begira, ez die gehiegirik eskatzen langileei, «orain arte bezala jarrai dezatela» besterik ez.

Jaurlaritza Logoa