En directo

«Konponbidea Palestina aske bat da, eskubide berberekin pertsona guztientzat»

«Tentsio handiz» bizi du Israelen ofentsiba gurean bizi den Thamer Birawi palestinarrak. Alabaina, Palestinaren erresistentzian itxaropen guztia jarria du. Uste du Israelen «apartheidak» ez duela etorkizunik eta «irabazi» egingo dutela.

Audio_placeholder

«Konponbidea Palestina aske bat da, eskubide berberekin pertsona guztientzat»

Loading player...
Explosiones en Gaza causadas por el bombardeo de Israel, esta pasada noche. (Anas BABA / AFP)
Explosiones en Gaza causadas por el bombardeo de Israel, esta pasada noche. (Anas BABA / AFP)

«Tentsio handiarekin», hala bizi du aspaldian Tolosan bizi den Thamer Birawi palestinarrak Isralen azken eraso kolpea, «gertatzen ari dena oso gogorra da eta hemen hori salatzeko ahal dudan guztia egiten ari naiz».

Ofentsiba hau borroka estrategikotzat hartu du, alde asko aktibatu direlako, greba orokorra kasu. Aterabide bakarra ikusten dio gatazkari: «Israelgo estatu arrazista amaitu eta mundu guztiarentzat izango den Palestina aske bat eraikitzea».

Garbi du askatasunaren bidea luzea izango zaiela, hala daramatzate 100 bat urte, borrokan. Are, Israelek gerran jarraitu nahi badu Palestinak ez duela etsiko garbi du: «Uste dut ofentsiba honek ez duela asko iraungo. Indartsua ematen du Israelek, baina ez da hala, ez du erresistentzia handirik. Gerra egin eta bi egunetan irabazi egingo zigutela esan zuten, eta ezinean dabiltza. Hau borondatearen gerra da, nork erresistentzia handiagoa erakutsi eta garbi dut Palestinak gehiago duela garaipena lortzeko».

Nazioarteko komunitateak erantzukizun handia du gatazka honetan Birawiren esanetan, Israel Europako eta AEBren laguntzarekin sortu zelako. «Haien sostengu gabe ez dira ezer», esan du.

«Palestinarren borondatea ez betetzeko hiltzen gaituzte, baina azkenean onartu egin beharko gaituzte gerra amaitu nahi badute. Israelek europarra bailitzan nahi du bizi, baina gure odolarekin. Palestinan bizi nahi badute, Palestinarron baldintzak onartu beharko dituzte», esan du. Azkenik Euskal Herriaren elkartasun eta babesa eskertu du Thamer Birawik.

Jaurlaritza Logoa