En directo

Estitxu Pinatxo

Gramofonoa | LGTBIfobia

Maiatzaren 17an, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da hainbat herrialdeetan. Gramofonoa saioan arrazoi homofobikoengatik zentsuratutako kantuen zerrenda osatu dugu.

Audio_placeholder

Gramofonoa | LGTBIfobia

Loading player...
Gramofonoa - Elton John
Gramofonoa - Elton John

1967an, Ingalaterrako Isabel II.a erreginak harreman homosexualak legeztatu zituen urte berean, Scott Walkerrek 'Jackie' abestia grabatu zuen, Jacques Brelen 'La Chanson de Jacky' abestiaren ingeleserako egokitzapena. Baina, BBC irrati-kate publiko britainiarrak debekatu
egin zuen, testuan jokabide homosexualak eta aipamen esplizituegiakegiten zituelako. Tamalez, kantu debekatuen zerrenda luzea da, horien hautaketa bat egin dugu Gramofonoa saioan maiatzaren 17an LGTBI eguna dela aitzakiatzat hartuz.

Stonewalleko altxamendua izan zenetik, 1969ko ekainak 28, berrogeita hamar urte baino gehiago pasa direnean, LGTBI mugimenduak kantutegi esanguratsua izan du hamarkada hauetan guzietan; baltsamo edo pizgarri gisa balio izan duten kantak, bandera eta asaldura gisa balio izan dutenak; diskoteketako pistatik Gay Harrotasunaren martxetara salto egin dutenak. Baina, musika ez da gay edo heteroa, eta ez dio inolako sexu-kondizior erantzuten. Baina inork ez du zalantzan jartzen kanta aunitz ereserki bihurtu direla LGTBI komunitatearentzat.

Tolerantziari kantatzeagatik, maitasun askeari edo, zuzenean, sexu-diskriminazioaren aurkako aldarrikapenari. Homofobia presente egon da musikaren munduan, beno, eta presente egoten jarraitzen duela erranen nuke.

Jaurlaritza Logoa